Ikaskom Iurreta
Hace 5 días
Jesús Marik (El Puchero de los cuentos) ipuin bi hauek aurkeztu zizkidanean, ezin izan nion uko egin erosteari!. Ipuin borobilak dira eta oso ondo kontatzen dira. Notebook programarekin ekintza hauek prestatu ditut umeekin egiteko.
Ipuina entzun ondoren, azalean izenburu bat idazteko eskatu diet umeei. Ez dute txarto egin, benetan!
Ez galdu, mesedez, nola maneiatzen duten arbela digitala 5 urteko umeek! Polita da ikustea nola jolasten duten hitzekin eta nola elkarri laguntzen dioten!