2012/07/03

Bihotz Bihotzetik Ikastolari agur esaten diot!



5 ikasturte pasatu dira ikastolara ailegatu nintzenetik. Oraindik gogoratzen dut nire mahaiaren atzean jesarri nintzen lehenengo eguna eta espazio eder hori begiratzen geratu nintzenean.Une horretan pentsatu nuen...eta orain zer???. Baina zorte handia izan nuen, ACEXeko taldearen barruan lagun zoragarri batzuk egin nintuelako eta haien laguntzarekin liburutegirako ekintza desberdinak antolatzen ikasi nuelako. Oso urte onak izan dira, Ikastola osoari eskerrak eman behar dizkio emandako laguntzagatik: irakasleak, zuzendaritza taldea, jantokiko monitoreak, atezainak, gargitzaileak, gurasoak...baina batez ere, umeei antolatutako ekintzetan parte hartzeagatik. Eskerrik asko!!!! Zuekin asko ikasi dut!!.
Eta nirekin hitz egin nahi baduzue, badakizue (covadongamarti@gmail.com) hau dela nire korreo. Musu handi bat! Betirako nire bihotzean geratuko zarete!!
Orain "lekukoa" beste bati pasatzen diot. Hemendik munduko zorterik onena opa diot!

2012/06/01

Maurice Sendak

Orain dela urte batzuk, ikasturtearen  amaieran Maurice Sendaken "Piztiak Bizi Diren Lekua" izeneko ipuina kontatu nien ikastolako umeei. Joan den astean, Maurice Sendak hil zela irakurri nuenenan, 1. eta 2. mailako umeei ipuin hau , berriz, kontatu nien eta hau ustekabea!, gela bakoitzeko zenbait umek ipuina gogoratzen zuten!. Gero eta argiago dago (niretzat) ipuin onak umeen bihotzean geratzen direla!.

2012/05/22

Eskola Publikoaren Alde

Scratch Eguna 2012

Ikasturte honetan 6.mailako bi talde Alhondigara joan dira Scratch programarekin egindako lanak aurkeztera. Jolasorduetan 12 ume liburutegira astero hurbildu dira taldeka lana egiteko. Gogo eta iluzio handiarekin lan egin dute oso egokiak ez ziren baldintzetan.Liburutegia umez beterik dago beti ordu horietan eta ni ezin izaten nintzen haiekin jesarri dena ondo antolatzeko, baina honek ez du eragin handirik izan egindako lanetan. Haiek antolatu dute lana eta, egia esa, haiek dira programa hori menperatzen dutenak. Hemendik zoriondu nahi diet eta eskerrak eman nahi dizkiet. Oso ondo lan egin duzue, neska-mutil!!
Argazkiak Itziarren blogean

2012/04/23


2012/04/13

Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina



Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”
Ipuinak irakurtzean, kontatzean edo entzutean, irudimena lantzen ari gara, osasuntsu jarraitzeko entrenatzea beharrezkoa izango balitz bezala. Egunen batean, ziur asko geuk jakin gabe, istorio horietako bat gugana etorriko da, bidean aurkitzen ditugun eragozpenei irtenbide sortzaileak eskaintzeko.
Ipuinak ozen irakurtzean, kontatzean edo entzutean, oso zaharra den errituala errepikatzen ari gara, zibilizazioaren historian funtsezko eginkizuna izan duena: erkidegoa egitea. Ipuin horien inguruan bildu egin dira kulturak, garaiak eta belaunaldiak, denok berdinak garela esateko: japoniarrak, alemanak eta mexikarrak; XVII. mendean bizi izan zirenak, eta gu, Interneten ipuin bat irakurtzen dugunak; aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak. Ipuinek berdin asetzen gaituzte gizaki guztioi, nahiz eta gure artean alde handiak egon, izan ere, azken batean, denok gara haien protagonistak.
Izaki bizidunekin gertatzen ez den bezala, jaio, ugaldu eta hiltzen direlako, ipuinak emankortasun handiarekin sortzen dira, eta hilezkorrak izan daitezke. Kontatzen edo berridazten diren unearen egoerara egokitzen diren herri tradiziokoak bereziki. Erreproduzitzean edo entzutean, egile ere bihurtzen zaituzten ipuinak dira.
Eta, bazen behin ere, mendez mende, ahoz aho, sorkuntzari buruzko ideia azaltzeko, bere istorioa azaltzeko, kultura-aberastasuna eskaintzeko, jakin-mina pizteko eta ezpainak irribarrez betetzeko, bidaiatu egin zuten mitoez, ipuinez eta legendaz beteriko herrialdea. Herrialde horretan, biztanle gutxik zuten liburu bat izateko aukera. Baina aldatzen hasi den kontua da dagoeneko. Gaur egun, nire herrialdetik (Mexikotik alegia) urrun dauden gero eta leku askoz ere gehiagotara iristen ari dira. Eta irakurleekin aurkitzean, komunitatea egiteko, familia sortzeko, eta zoriontsuak izateko gero eta aukera handiagoa duten banakoak egiteko zeregina betetzen ari dira.
Itzulpena: Aitor Uriarte. Ttakun K.E

Haur Liburuaren
Nazioarteko Eguna
2012ko apirilaren 2a

2012/03/22

ELKAR_ren lehiaketa

Las Letras en el Arte

Azken egun hauetan Picasso_ren, Dalí_ren, Miró_ren, Manet_en, Hopper-ren,....koadroetan hizkiak bilatzen egon gara. Oso ondo pasatu dugu!!
las letras en el arte on PhotoPeach

Bihotz Bihotzetik Ikastolari agur esaten diot!

| 1 comentarios |



5 ikasturte pasatu dira ikastolara ailegatu nintzenetik. Oraindik gogoratzen dut nire mahaiaren atzean jesarri nintzen lehenengo eguna eta espazio eder hori begiratzen geratu nintzenean.Une horretan pentsatu nuen...eta orain zer???. Baina zorte handia izan nuen, ACEXeko taldearen barruan lagun zoragarri batzuk egin nintuelako eta haien laguntzarekin liburutegirako ekintza desberdinak antolatzen ikasi nuelako. Oso urte onak izan dira, Ikastola osoari eskerrak eman behar dizkio emandako laguntzagatik: irakasleak, zuzendaritza taldea, jantokiko monitoreak, atezainak, gargitzaileak, gurasoak...baina batez ere, umeei antolatutako ekintzetan parte hartzeagatik. Eskerrik asko!!!! Zuekin asko ikasi dut!!.
Eta nirekin hitz egin nahi baduzue, badakizue (covadongamarti@gmail.com) hau dela nire korreo. Musu handi bat! Betirako nire bihotzean geratuko zarete!!
Orain "lekukoa" beste bati pasatzen diot. Hemendik munduko zorterik onena opa diot!

LEER MÁS...

Udarako gomendatutako liburuen zerrenda

| 0 comentarios |

LEER MÁS...

Maurice Sendak

| 0 comentarios |

Orain dela urte batzuk, ikasturtearen  amaieran Maurice Sendaken "Piztiak Bizi Diren Lekua" izeneko ipuina kontatu nien ikastolako umeei. Joan den astean, Maurice Sendak hil zela irakurri nuenenan, 1. eta 2. mailako umeei ipuin hau , berriz, kontatu nien eta hau ustekabea!, gela bakoitzeko zenbait umek ipuina gogoratzen zuten!. Gero eta argiago dago (niretzat) ipuin onak umeen bihotzean geratzen direla!.

LEER MÁS...

Eskola Publikoaren Alde

| 0 comentarios |

LEER MÁS...

Scratch Eguna 2012

| 0 comentarios |

Ikasturte honetan 6.mailako bi talde Alhondigara joan dira Scratch programarekin egindako lanak aurkeztera. Jolasorduetan 12 ume liburutegira astero hurbildu dira taldeka lana egiteko. Gogo eta iluzio handiarekin lan egin dute oso egokiak ez ziren baldintzetan.Liburutegia umez beterik dago beti ordu horietan eta ni ezin izaten nintzen haiekin jesarri dena ondo antolatzeko, baina honek ez du eragin handirik izan egindako lanetan. Haiek antolatu dute lana eta, egia esa, haiek dira programa hori menperatzen dutenak. Hemendik zoriondu nahi diet eta eskerrak eman nahi dizkiet. Oso ondo lan egin duzue, neska-mutil!!
Argazkiak Itziarren blogean

LEER MÁS...

ACEXeko Kultur astea martxan dago!!!

| 0 comentarios |


LEER MÁS...

| 0 comentarios |


LEER MÁS...

Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina

| 0 comentarios |



Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”
Ipuinak irakurtzean, kontatzean edo entzutean, irudimena lantzen ari gara, osasuntsu jarraitzeko entrenatzea beharrezkoa izango balitz bezala. Egunen batean, ziur asko geuk jakin gabe, istorio horietako bat gugana etorriko da, bidean aurkitzen ditugun eragozpenei irtenbide sortzaileak eskaintzeko.
Ipuinak ozen irakurtzean, kontatzean edo entzutean, oso zaharra den errituala errepikatzen ari gara, zibilizazioaren historian funtsezko eginkizuna izan duena: erkidegoa egitea. Ipuin horien inguruan bildu egin dira kulturak, garaiak eta belaunaldiak, denok berdinak garela esateko: japoniarrak, alemanak eta mexikarrak; XVII. mendean bizi izan zirenak, eta gu, Interneten ipuin bat irakurtzen dugunak; aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak. Ipuinek berdin asetzen gaituzte gizaki guztioi, nahiz eta gure artean alde handiak egon, izan ere, azken batean, denok gara haien protagonistak.
Izaki bizidunekin gertatzen ez den bezala, jaio, ugaldu eta hiltzen direlako, ipuinak emankortasun handiarekin sortzen dira, eta hilezkorrak izan daitezke. Kontatzen edo berridazten diren unearen egoerara egokitzen diren herri tradiziokoak bereziki. Erreproduzitzean edo entzutean, egile ere bihurtzen zaituzten ipuinak dira.
Eta, bazen behin ere, mendez mende, ahoz aho, sorkuntzari buruzko ideia azaltzeko, bere istorioa azaltzeko, kultura-aberastasuna eskaintzeko, jakin-mina pizteko eta ezpainak irribarrez betetzeko, bidaiatu egin zuten mitoez, ipuinez eta legendaz beteriko herrialdea. Herrialde horretan, biztanle gutxik zuten liburu bat izateko aukera. Baina aldatzen hasi den kontua da dagoeneko. Gaur egun, nire herrialdetik (Mexikotik alegia) urrun dauden gero eta leku askoz ere gehiagotara iristen ari dira. Eta irakurleekin aurkitzean, komunitatea egiteko, familia sortzeko, eta zoriontsuak izateko gero eta aukera handiagoa duten banakoak egiteko zeregina betetzen ari dira.
Itzulpena: Aitor Uriarte. Ttakun K.E

Haur Liburuaren
Nazioarteko Eguna
2012ko apirilaren 2a

LEER MÁS...

ELKAR_ren lehiaketa

| 0 comentarios |

LEER MÁS...

Las Letras en el Arte

| 0 comentarios |

Azken egun hauetan Picasso_ren, Dalí_ren, Miró_ren, Manet_en, Hopper-ren,....koadroetan hizkiak bilatzen egon gara. Oso ondo pasatu dugu!!
las letras en el arte on PhotoPeach

LEER MÁS...
 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template