2007/12/14

Libi




Maskotaren izena Libi da.Basoan galduta zegoen eta hona etorri zen.Bere gurasoak Patxi eta Mibi deitzen ziren, eta bere ahizpa, 10 urtekoa, Sibi.


Libik 10 urte ditu (bere ahizpa eta bera bikiak dira).Batzuetan ostikoak ematen ditu, baina txintxoa da.Batzuetan belarra jaten du.


Oraindik ez dauka lagunik, baina ume guztiak asko maite ditu(bereziki, Itxaso izeneko bat , eta Ane)

Espero dut zuekin zintzoa izatea.Baina kontuz!Ostikada bat ematen badizu, hori beste gauza bat da.


Bi lehengusu-lehengusina ditu(haiek ere bikiak dira, haien arbasoen familiako 20.ak):Gibi(mutila) eta Nibi(neska), bost urtekoak biak, bikiak baitira.

Bere aitona-amonak(Tibi aitona eta Ribi amona)oso kezkatuta zeuden beren iloba galdu zela eta, baina orain, non dagoela dakitenez gero, lasaiago eta pozik daude.

Bere lagun Txiki, Fanny, Tibi, Ribi, Gibi, Nibi, Sibi, Patxi, Mibi, Itxaso, eta(ahaztu gabe, bere egilea baita)Aneri agurrak bidali nahi dizkie.
MUSU HANDI BAT!!!

TXIKI



Hau txiki da.10 urte ditu eta oso bihurria da, baita majua ere.Baina hoberena eta garrantzitsuena: irakurzale amorratua da.Liburu erraldoia denez, bere orrialdeak irakurtzen ditu, eta bere lagunekin momentu ederrak igarotzen ditu, entretenituta, irakurtzen.

Bere gurasoen argitaletxean jaio zen, Alfonso eta Pakita.Bi neba-arreba ere zituen, Emilio eta Amets.Baina berak izen ezberdin bat izan nahi izan zuen, Txiki.Behin, mundua ezagutu nahian, eta bere moduko lagun onak, liburutegi baten bila abiatu zen.Bere lehengusu-lehengusinak lagun izan zituen bidaian: 11 urteko Lukas eta 6 urteko Nuka.Baina bakoitzak bide ezberdinak hartu zituen, eta banandu ziren.Hala, Alkartu ikastolako liburutegira heldu zen, eta bertan bi lagun on egin zituen: Libi eta Fanny.Irakurkop ere ezagutu zuen, liburutegiko maskota.

Eta hemen dugu Txiki, denei liburuak irakurtzen eta aukeratzen laguntzen!

Ah!Ahaztu zait!Txikik bere lagun Libi, Fanny, Irakurkop, Nuka, Lukas, Alfonso, Pakita eta Itxasori eskaini nahi die deskribapen hau.Eta, bere lagun berriari, Aneri, besarkada handi bat!

Gaur jolastoki orduan

39 ume liburutegitik mailegua egitera pasatu dira!!!!
Horrela amaitu da liburutegiko arduraduna:

Libros recomendados/Gomendatutako liburuak

Recomendaciones de libros de cara a estas fiestas navideñas.
Adin guztientzako gomendatutako liburuak hemen aurkituko dituzue.

2007/12/13

Postal honek Gabonetako postal lehiaketa irabazi du

Aurten ez dugu irabazi baina datorren urtean berriro saiatuko gara!!!!!!!!!
Hona hemen irabazitako postala.


Ez galgu hau!!!

Ziur nago ezagutzen duzuela Ikastolako web orrian dagoelako baina badaezpada....
egin clic HEMEN eta ikusi!!

2007/12/08

Gabonetako postal batzuk

2007/12/02

Bilboko Udal Liburutegiak


Ez galdu esteka hau!! Kukok, Bilboko Udal Liburutegien makotak, Bilboko Udal liburutegiek antolatutato ekintzei buruzko berriak emango dizkizue. Haien artean, Gabonetan ere Liburutegira! izeneko jardueren berria izango duzue.

Ostiralean Gabonetako postal lehiaketa amaitu zen

Laster egindako postalen argazkiak hemen ipiniko ditugu. Hona hemen egile batzuk.

2007/12/01

[+/-]

Libi

[+/-]

TXIKI

[+/-]

Gaur jolastoki orduan

[+/-]

Libros recomendados/Gomendatutako liburuak

[+/-]

Postal honek Gabonetako postal lehiaketa irabazi du

[+/-]

Ez galgu hau!!!

[+/-]

Gabonetako postal batzuk

[+/-]

Bilboko Udal Liburutegiak

[+/-]

Ostiralean Gabonetako postal lehiaketa amaitu zen

[+/-]

Durangoko Azoka zabalik abenduaren 5etik 9ra

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template