2012/02/29

Krokodila eta Sagutxoa

Joan den urtean oso ekintza polita irten zen liburutegitik. 1.mailako umeek Krokodila panpina eta bere liburua eraman ahal zuten etxera. Krokodilak eramaten zuen motxilan libreta bat zegoen Krokodilarekin egindakoakontatzeko. Umeek idatzitakoa ikusi nahi baduzue, beheko bideoan klikatu, mesedez!. Krokodilarekin ateratako argazkiak eta guztiz jarri zituzten libretan!

Aurten, Sagutxo panpina martxan jarri dut. 1. milakoak astean behin liburutegira etortzen dira ipuin bat entzuteko. Lehenengo lau ipuinak entzun ondoren, eta notebook izeneko programarekin jarduera bat egin eta gero, haientzat ipuinik politena izan zena aukeratu zuten. Lagundu izenekoa irabazi zuen. Geroztik, Sagutxo panpina Lagundu libururuarekin eraman ahal dute etxera. Sagutxoak, ere, libreta bat eramaten du umeek berarekin egiten dutena kontatzeko. Sagutxoa ezagutu nahi baduzue, bideoan klikatu, mesedez.


Klik egiten baduzue goiko irudian, lau ipuin horiek errepasatzeko Notebook egindako jarduera erabili ahal izango duzue.

Untxinto Txuria

1.mailakoek oso ondo kontatzen dute Untxitxo Txuriaren ipuina!! Egin klik bideoan eta ipuin honen protagonistak ezagutuko dituzue!!!

2012/02/23

Liburu Berriak 12/02/23

2012/02/16

LH3 liburutegian

Betidanik ipuin hau gustatu egin zait. Umeen arreta lortzen du lehenengo momentutik. Gaur izenburu bat asmatzeko eta idazteko azalean eskatu diet 3.mailakoei. Horretarako PICNIK izeneko lekuan sartu dira. Geroago, ipuina hasi naiz kontatzen baina...amaiera ailegatu baino lehen, gelditu naiz eta haiei amaitzeko eskatu diet. PICNIK_ean ere sartu dira hori egiteko.



2012/02/15

Liburu Berriak /12/02/14

2012/02/14

Untxitxo Txuria






Untxitxo Txuria libururekin ekintza hau egin dut eta asko gustatu zaie umeei!!





LH1 liburutegian 12/02/14


Gaur, 1.mailakoek "Meriendatzera etorri zen tigrea" izeneko liburua ezagutu dute . Azala ikusteko puzle bat osatu dute guztien artean. Geroago, zein zen izenburua, nor idazlea, argitaletxea... aztertu dute.

HH4 liburutegian 12/02/13


Gaur, bigarren taldea liburutegira etortzen hasi da!!! Irakurkop, Kroko eta hirurok ezagutu dituzte umeek eta nik, ahoz zabalik geratu naiz ikusi dudanean nola erabiltzen duten arbela digitala!!! Primeran egin dute!!! Krokok liburu polit bat aurkeztu diet: Zer daukazu, Kroko?. Oso ondo igaro dugu irakurtzen!

HH5 liburutegian 12/02/13



Gaur “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa“_ren ipuinarekin amaitu dugu eta “Nola dastatu ilargia“_ren ipuinarekin hasi gara.

2012/02/11

2.mailakoak liburutegian



Oso ipuin maitagarria da hau. Urtero erabiltzen dut tailerretan eta urtero arrakastatsua da. Gaur, notebook_ekin egindako jarduera bat erabili dut protagonisten arteko elkarrizketak errepasatzeko. Geroago, umeek antzerlanak egin dituzte. Beitu zein ondo egin duten!

2012/02/09

3.mailakoak liburutegian

Irakurri duzue "Hiru Bidelapurrak" izeneko liburua? Baietz bada, gaur 3.mailakoek prestatu duten jolasa erabili ahal izango duzue! Liburuan agertzen diren hitzak asmatzen saiatu eta gero, guri esan zenbat asmatu dituzuen!!


2012/02/08

1.mailakoak liburutegian

Hau da saio arrunt bat liburutegian.Txarto ez dugu pasatzen, ezta?
**Bideo hau editatzerakon, ez naiz konturatu ordenagailuak nik idatzitako esaldia (oso ondo pasatu dugu) aldatu didala!. Cosas de la técnica..... :-)

Doña Karmenen ipuina



2012/02/06

Wiki berri bat


Notebook izeneko programarekin liburutegirako prestatzen ditudan jarduerak jarriko ditut ireki dudan wiki honetan.

Arbela Digitala

Erabili ahal dute 4.urteko umeek arbela digitala? Bideo hau ikusi eta niri erantzuna eman!:-)

2012/02/03

Beldur zara?

orduan ez ikusi informatika tailerrean egindako ELFs!!!!!!

2012/02/02

Kezkamuxelak

Ez baduzu Kezkamuxelak izeneko liburua ezagutzen, zoaz azkar 3.mailako blogara!!! :-)

3.mailakoak

Ikusi nahu duzu 3.mailakoek egindako jarduera gaur liburutegian?
Baietz ziur nago!!!

Liburu Berriak

Galduko duzu zure etxera eramateko aukera?

[+/-]

Krokodila eta Sagutxoa

[+/-]

Untxinto Txuria

[+/-]

Liburu Berriak 12/02/23

[+/-]

LH3 liburutegian

[+/-]

Liburu Berriak /12/02/14

[+/-]

Untxitxo Txuria

[+/-]

LH1 liburutegian 12/02/14

[+/-]

HH4 liburutegian 12/02/13

[+/-]

HH5 liburutegian 12/02/13

[+/-]

2.mailakoak liburutegian

[+/-]

3.mailakoak liburutegian

[+/-]

1.mailakoak liburutegian

[+/-]

Doña Karmenen ipuina

[+/-]

Wiki berri bat

[+/-]

Arbela Digitala

[+/-]

Beldur zara?

[+/-]

Kezkamuxelak

[+/-]

3.mailakoak

[+/-]

Liburu Berriak

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template