
Hasi zenetik etxez etxe ibiltzen, ez da gelditzen!!! Non ibiliko ote da orain?

| [+/-] |
Ipuinen porfolioa |
Nori ez zaio gustatzen ipuin bat entzutea? Zenbat ipuin entzun dituzu? Auskalo!!! Hemendik aurrera eguerdiko tailerretan parte hartzen duten 2.mailako umeek entzungo dituzten ipuinen erresenak gordetzeko liburuxka izango dute. Ipuina entzun ondoren, honako datu hauek idatziko dituzte:
Izenburua
Idazlea eta ilustratzailea
Argitaletxea
Data
Irakurlea (nok kontatzen duen ipuina)
Iritzia
Marrazki txiki bat
Ekintza honekin, tailerra amaitu ondoren jarraitzea ere, espero dut. Ikasturtea amaierako zenbat ipuin entzungo dituzte umeek? eta 6.mailan egongo direnean, zenbat izango dira? ...
| [+/-] |
Esteka on batzuk |
HEMEN ikusita
| [+/-] |
Adinaren araberako liburu gomendatuak(abendua 09)
|
| [+/-] |
Berriak liburutegiko blogan |
Blog honetan, eskuinean dagoen lekuan zenbait ikono berri aurkituko dituzue:
Bigarrena eta hirugarrena izango dira ikastolako umeekin lantzen hasiko naizenak datorren hiruhilabetean. Ondo funtzionatzen badu, beste liburutegiko arduradun batzuekin kontaktuan jarriko naiz guztion artean aurrera eramateko jarduera hau.
| [+/-] |
Informatika tailerrean, |
2.mailakoek power point batzuk egin dituzte...Ikusi nahi dituzue?
Bi adibide jarriko ditut.
| [+/-] |
Espero genuen armairua ailegatu da! |
Informatika tailerrean, 4.mailakoekin egiten ditugun saioetan, eguerdiko tailerretan....ordenagailuak liburutegian asko erabiltzen direnez,zuzendaritzako taldeak portatilak gordetzeko armairu bat erostea erabaki zuen. Joan den astean ailegatu zen eta orain 9 ordenagailu ditugu!!! Liburutegiko arduraduna eta Irakurkop, zer esanik ez, oso pozik daude!!, nabaritzen da? :-)