Betidanik ipuin hau gustatu egin zait. Umeen arreta lortzen du lehenengo momentutik. Gaur izenburu bat asmatzeko eta idazteko azalean eskatu diet 3.mailakoei. Horretarako PICNIK izeneko lekuan sartu dira. Geroago, ipuina hasi naiz kontatzen baina...amaiera ailegatu baino lehen, gelditu naiz eta haiei amaitzeko eskatu diet. PICNIK_ean ere sartu dira hori egiteko.2012/02/16
LH3 liburutegian
Betidanik ipuin hau gustatu egin zait. Umeen arreta lortzen du lehenengo momentutik. Gaur izenburu bat asmatzeko eta idazteko azalean eskatu diet 3.mailakoei. Horretarako PICNIK izeneko lekuan sartu dira. Geroago, ipuina hasi naiz kontatzen baina...amaiera ailegatu baino lehen, gelditu naiz eta haiei amaitzeko eskatu diet. PICNIK_ean ere sartu dira hori egiteko.
Etiketak
ipuinak,
lh3,
umeak liburutegian
2012/02/15
2012/02/14
LH1 liburutegian 12/02/14

Gaur, 1.mailakoek "Meriendatzera etorri zen tigrea" izeneko liburua ezagutu dute . Azala ikusteko puzle bat osatu dute guztien artean. Geroago, zein zen izenburua, nor idazlea, argitaletxea... aztertu dute.
Etiketak
ipuinak,
lh1,
umeak liburutegian
HH4 liburutegian 12/02/13

Gaur, bigarren taldea liburutegira etortzen hasi da!!! Irakurkop, Kroko eta hirurok ezagutu dituzte umeek eta nik, ahoz zabalik geratu naiz ikusi dudanean nola erabiltzen duten arbela digitala!!! Primeran egin dute!!! Krokok liburu polit bat aurkeztu diet: Zer daukazu, Kroko?. Oso ondo igaro dugu irakurtzen!
Etiketak
hh4,
ipuinak,
kroko,
umeak liburutegian
HH5 liburutegian 12/02/13


Gaur “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa“_ren ipuinarekin amaitu dugu eta “Nola dastatu ilargia“_ren ipuinarekin hasi gara.
Etiketak
hh5,
ipuinak,
umeak liburutegian
2012/02/11
2.mailakoak liburutegian

Oso ipuin maitagarria da hau. Urtero erabiltzen dut tailerretan eta urtero arrakastatsua da. Gaur, notebook_ekin egindako jarduera bat erabili dut protagonisten arteko elkarrizketak errepasatzeko. Geroago, umeek antzerlanak egin dituzte. Beitu zein ondo egin duten!
Etiketak
ipuinak,
lh2,
umeak liburutegian
2012/02/09
3.mailakoak liburutegian
Irakurri duzue "Hiru Bidelapurrak" izeneko liburua? Baietz bada, gaur 3.mailakoek prestatu duten jolasa erabili ahal izango duzue! Liburuan agertzen diren hitzak asmatzen saiatu eta gero, guri esan zenbat asmatu dituzuen!!
Etiketak
ipuinak,
umeek egindako lana
2012/02/08
1.mailakoak liburutegian
Hau da saio arrunt bat liburutegian.Txarto ez dugu pasatzen, ezta?
**Bideo hau editatzerakon, ez naiz konturatu ordenagailuak nik idatzitako esaldia (oso ondo pasatu dugu) aldatu didala!. Cosas de la técnica..... :-)
**Bideo hau editatzerakon, ez naiz konturatu ordenagailuak nik idatzitako esaldia (oso ondo pasatu dugu) aldatu didala!. Cosas de la técnica..... :-)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


