2012/07/03

Bihotz Bihotzetik Ikastolari agur esaten diot!



5 ikasturte pasatu dira ikastolara ailegatu nintzenetik. Oraindik gogoratzen dut nire mahaiaren atzean jesarri nintzen lehenengo eguna eta espazio eder hori begiratzen geratu nintzenean.Une horretan pentsatu nuen...eta orain zer???. Baina zorte handia izan nuen, ACEXeko taldearen barruan lagun zoragarri batzuk egin nintuelako eta haien laguntzarekin liburutegirako ekintza desberdinak antolatzen ikasi nuelako. Oso urte onak izan dira, Ikastola osoari eskerrak eman behar dizkio emandako laguntzagatik: irakasleak, zuzendaritza taldea, jantokiko monitoreak, atezainak, gargitzaileak, gurasoak...baina batez ere, umeei antolatutako ekintzetan parte hartzeagatik. Eskerrik asko!!!! Zuekin asko ikasi dut!!.
Eta nirekin hitz egin nahi baduzue, badakizue (covadongamarti@gmail.com) hau dela nire korreo. Musu handi bat! Betirako nire bihotzean geratuko zarete!!
Orain "lekukoa" beste bati pasatzen diot. Hemendik munduko zorterik onena opa diot!

2012/06/01

Maurice Sendak

Orain dela urte batzuk, ikasturtearen  amaieran Maurice Sendaken "Piztiak Bizi Diren Lekua" izeneko ipuina kontatu nien ikastolako umeei. Joan den astean, Maurice Sendak hil zela irakurri nuenenan, 1. eta 2. mailako umeei ipuin hau , berriz, kontatu nien eta hau ustekabea!, gela bakoitzeko zenbait umek ipuina gogoratzen zuten!. Gero eta argiago dago (niretzat) ipuin onak umeen bihotzean geratzen direla!.

2012/05/22

Eskola Publikoaren Alde

Scratch Eguna 2012

Ikasturte honetan 6.mailako bi talde Alhondigara joan dira Scratch programarekin egindako lanak aurkeztera. Jolasorduetan 12 ume liburutegira astero hurbildu dira taldeka lana egiteko. Gogo eta iluzio handiarekin lan egin dute oso egokiak ez ziren baldintzetan.Liburutegia umez beterik dago beti ordu horietan eta ni ezin izaten nintzen haiekin jesarri dena ondo antolatzeko, baina honek ez du eragin handirik izan egindako lanetan. Haiek antolatu dute lana eta, egia esa, haiek dira programa hori menperatzen dutenak. Hemendik zoriondu nahi diet eta eskerrak eman nahi dizkiet. Oso ondo lan egin duzue, neska-mutil!!
Argazkiak Itziarren blogean

2012/04/23


2012/04/13

Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina



Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”
Ipuinak irakurtzean, kontatzean edo entzutean, irudimena lantzen ari gara, osasuntsu jarraitzeko entrenatzea beharrezkoa izango balitz bezala. Egunen batean, ziur asko geuk jakin gabe, istorio horietako bat gugana etorriko da, bidean aurkitzen ditugun eragozpenei irtenbide sortzaileak eskaintzeko.
Ipuinak ozen irakurtzean, kontatzean edo entzutean, oso zaharra den errituala errepikatzen ari gara, zibilizazioaren historian funtsezko eginkizuna izan duena: erkidegoa egitea. Ipuin horien inguruan bildu egin dira kulturak, garaiak eta belaunaldiak, denok berdinak garela esateko: japoniarrak, alemanak eta mexikarrak; XVII. mendean bizi izan zirenak, eta gu, Interneten ipuin bat irakurtzen dugunak; aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak. Ipuinek berdin asetzen gaituzte gizaki guztioi, nahiz eta gure artean alde handiak egon, izan ere, azken batean, denok gara haien protagonistak.
Izaki bizidunekin gertatzen ez den bezala, jaio, ugaldu eta hiltzen direlako, ipuinak emankortasun handiarekin sortzen dira, eta hilezkorrak izan daitezke. Kontatzen edo berridazten diren unearen egoerara egokitzen diren herri tradiziokoak bereziki. Erreproduzitzean edo entzutean, egile ere bihurtzen zaituzten ipuinak dira.
Eta, bazen behin ere, mendez mende, ahoz aho, sorkuntzari buruzko ideia azaltzeko, bere istorioa azaltzeko, kultura-aberastasuna eskaintzeko, jakin-mina pizteko eta ezpainak irribarrez betetzeko, bidaiatu egin zuten mitoez, ipuinez eta legendaz beteriko herrialdea. Herrialde horretan, biztanle gutxik zuten liburu bat izateko aukera. Baina aldatzen hasi den kontua da dagoeneko. Gaur egun, nire herrialdetik (Mexikotik alegia) urrun dauden gero eta leku askoz ere gehiagotara iristen ari dira. Eta irakurleekin aurkitzean, komunitatea egiteko, familia sortzeko, eta zoriontsuak izateko gero eta aukera handiagoa duten banakoak egiteko zeregina betetzen ari dira.
Itzulpena: Aitor Uriarte. Ttakun K.E

Haur Liburuaren
Nazioarteko Eguna
2012ko apirilaren 2a

2012/03/22

ELKAR_ren lehiaketa

Las Letras en el Arte

Azken egun hauetan Picasso_ren, Dalí_ren, Miró_ren, Manet_en, Hopper-ren,....koadroetan hizkiak bilatzen egon gara. Oso ondo pasatu dugu!!
las letras en el arte on PhotoPeach

Liburutegian aurkituko dituzue!!!

2012/03/15

Gaur, bereziki, 3.mailakoek...

Mezu bereziak idatzi dituzte! :-)



Ipuin Borobilak

Jesús Marik (El Puchero de los cuentos) ipuin bi hauek aurkeztu zizkidanean, ezin izan nion uko egin erosteari!. Ipuin borobilak dira eta oso ondo kontatzen dira. Notebook programarekin ekintza hauek prestatu ditut umeekin egiteko.

Nire Aita_ren liburuarekin egindakoa (4 eta 5 urteko umeekin)





2012/03/10

Beldurtiak zarete?

2012/03/09

Aitaren Eguna

Umeekin lantzeko liburuak aukeratu behar ditudanean, aholkuak eskatzen ditut. Nik baino gehiago dakiten pertsonei galdetzen diet eta blog eta web batzuk bisitatzen ditut. Haien artean "La Casa de Tomasa" dago. Hor egiten duten irakurketa bultzatzeko lana ederra da. Hortik pasatzen bazarete, Aitaren Eguna_rako liburuen aukeraketa bat aurkituko duzue. Liburutegian aurten "Nire Aita" izeneko liburua erabiliko dut. Liburu horren ilustrazioek xarma berezi bat daukate. Espero dut umeen gustukoa izatea.
La Casa de Tomasa_tik pasatzen naizen bakoitzean, gustatzen zait ikustea haiek gomendatzen dituzten liburu batzuk liburutegian daudela eta jakitea hor geratuko direla ni joango naizenean.

2012/03/08

1.mailakoek


euriari buruz badaukate zer esan!

3.mailakoen 3.taldea liburutegira etortzen hasi da

Ipuina entzun ondoren, azalean izenburu bat idazteko eskatu diet umeei. Ez dute txarto egin, benetan!

2012/03/07

LH1 Liburutegian (azken eguna)

...Sofiak atea zabaldu zuen, eta tigre marradun iletsu handi bat zen.
Tigreak esan zuen:



Fisikarekin ere ausartzen gara!

1.mailakoak dira protgonistak bideo honetan. Elkarrekin hobeto!

Beste liburu polit bat liburutegian daukagu



Leire Salaberriaren liburua irakurri ondoren, 2.mailako umeek eruriari buruz hitz egiten dute.
Leiren Bloga

2012/03/05

HH4 liburutegian 10/03/06


Matematika ere egiten dugu liburutegian! :-). Ipuin bakar batekin zenbat gauza ikasi ahal diren!!Ondo igarotzen dugu, umeen munduarekin konektatzen dugu eta istoria zorigarriak ezagutzen ditugu!!

Nola dastatu ilargia?, Klasiko bat

Ez galdu, mesedez, nola maneiatzen duten arbela digitala 5 urteko umeek! Polita da ikustea nola jolasten duten hitzekin eta nola elkarri laguntzen dioten!

2012/03/03

LH1 Liburutegian

Makuren umeak, ere, liburutegitik pasatu dira Untxitxo Txuriaren ipuina entzuteko.

2012/03/02

Where's my baby?

Liburutegiko tailerra amaitu zaie 3.mailakoei. Aurreko astean "Where's my baby"? izeneko liburua euskeraz eta ingeleraz kontatu nienez, ipuina niretzat antzeztu zuten atzo. Nik ez ditut haiekin elkarrizketak prestatu eta orain ezin izango dugu berrikusi egin dutena hobetzeko baina, oso ondo pasatu dute eta zuekin konpartitu nahi dute. Espero dugu zuen gustukoa izatea.


2012/03/01

Liburu Berriak 12/03/01

2012/02/29

Krokodila eta Sagutxoa

Joan den urtean oso ekintza polita irten zen liburutegitik. 1.mailako umeek Krokodila panpina eta bere liburua eraman ahal zuten etxera. Krokodilak eramaten zuen motxilan libreta bat zegoen Krokodilarekin egindakoakontatzeko. Umeek idatzitakoa ikusi nahi baduzue, beheko bideoan klikatu, mesedez!. Krokodilarekin ateratako argazkiak eta guztiz jarri zituzten libretan!

Aurten, Sagutxo panpina martxan jarri dut. 1. milakoak astean behin liburutegira etortzen dira ipuin bat entzuteko. Lehenengo lau ipuinak entzun ondoren, eta notebook izeneko programarekin jarduera bat egin eta gero, haientzat ipuinik politena izan zena aukeratu zuten. Lagundu izenekoa irabazi zuen. Geroztik, Sagutxo panpina Lagundu libururuarekin eraman ahal dute etxera. Sagutxoak, ere, libreta bat eramaten du umeek berarekin egiten dutena kontatzeko. Sagutxoa ezagutu nahi baduzue, bideoan klikatu, mesedez.


Klik egiten baduzue goiko irudian, lau ipuin horiek errepasatzeko Notebook egindako jarduera erabili ahal izango duzue.

Untxinto Txuria

1.mailakoek oso ondo kontatzen dute Untxitxo Txuriaren ipuina!! Egin klik bideoan eta ipuin honen protagonistak ezagutuko dituzue!!!

2012/02/23

Liburu Berriak 12/02/23

2012/02/16

LH3 liburutegian

Betidanik ipuin hau gustatu egin zait. Umeen arreta lortzen du lehenengo momentutik. Gaur izenburu bat asmatzeko eta idazteko azalean eskatu diet 3.mailakoei. Horretarako PICNIK izeneko lekuan sartu dira. Geroago, ipuina hasi naiz kontatzen baina...amaiera ailegatu baino lehen, gelditu naiz eta haiei amaitzeko eskatu diet. PICNIK_ean ere sartu dira hori egiteko.



2012/02/15

Liburu Berriak /12/02/14

2012/02/14

Untxitxo Txuria






Untxitxo Txuria libururekin ekintza hau egin dut eta asko gustatu zaie umeei!!





LH1 liburutegian 12/02/14


Gaur, 1.mailakoek "Meriendatzera etorri zen tigrea" izeneko liburua ezagutu dute . Azala ikusteko puzle bat osatu dute guztien artean. Geroago, zein zen izenburua, nor idazlea, argitaletxea... aztertu dute.

HH4 liburutegian 12/02/13


Gaur, bigarren taldea liburutegira etortzen hasi da!!! Irakurkop, Kroko eta hirurok ezagutu dituzte umeek eta nik, ahoz zabalik geratu naiz ikusi dudanean nola erabiltzen duten arbela digitala!!! Primeran egin dute!!! Krokok liburu polit bat aurkeztu diet: Zer daukazu, Kroko?. Oso ondo igaro dugu irakurtzen!

HH5 liburutegian 12/02/13



Gaur “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa“_ren ipuinarekin amaitu dugu eta “Nola dastatu ilargia“_ren ipuinarekin hasi gara.

2012/02/11

2.mailakoak liburutegian



Oso ipuin maitagarria da hau. Urtero erabiltzen dut tailerretan eta urtero arrakastatsua da. Gaur, notebook_ekin egindako jarduera bat erabili dut protagonisten arteko elkarrizketak errepasatzeko. Geroago, umeek antzerlanak egin dituzte. Beitu zein ondo egin duten!

2012/02/09

3.mailakoak liburutegian

Irakurri duzue "Hiru Bidelapurrak" izeneko liburua? Baietz bada, gaur 3.mailakoek prestatu duten jolasa erabili ahal izango duzue! Liburuan agertzen diren hitzak asmatzen saiatu eta gero, guri esan zenbat asmatu dituzuen!!


2012/02/08

1.mailakoak liburutegian

Hau da saio arrunt bat liburutegian.Txarto ez dugu pasatzen, ezta?
**Bideo hau editatzerakon, ez naiz konturatu ordenagailuak nik idatzitako esaldia (oso ondo pasatu dugu) aldatu didala!. Cosas de la técnica..... :-)

Doña Karmenen ipuina



2012/02/06

Wiki berri bat


Notebook izeneko programarekin liburutegirako prestatzen ditudan jarduerak jarriko ditut ireki dudan wiki honetan.

Arbela Digitala

Erabili ahal dute 4.urteko umeek arbela digitala? Bideo hau ikusi eta niri erantzuna eman!:-)

2012/02/03

Beldur zara?

orduan ez ikusi informatika tailerrean egindako ELFs!!!!!!

2012/02/02

Kezkamuxelak

Ez baduzu Kezkamuxelak izeneko liburua ezagutzen, zoaz azkar 3.mailako blogara!!! :-)

3.mailakoak

Ikusi nahu duzu 3.mailakoek egindako jarduera gaur liburutegian?
Baietz ziur nago!!!

Liburu Berriak

Galduko duzu zure etxera eramateko aukera?

2012/01/27

UMEEN LANA

3. mailako umeek, eguerdian liburutegira etortzen direnek, haien lanak aurkeztu nahi dizkizuete.
Lehenengo egunean, REDKID izeneko lekuan sartu ziren mezuak idazteko. Gabonetan geundenez, gabonak zoriontzeko mezuak idatzi zituzten.
Bigarren egunean, PICNIK izeneko lekuan sartu ziren haiek egindako abatarrak editatzeko.

  • DENA HAU ETA GEHIAGO IKUSI NAHI BADUZUE, HEMEN KLIKATU

Azken liburuak

2012/01/24

Liburutegira etortzen bazarete...

liburu berri hauek aurkituko dituzue

2012/01/23

Google_an hobeto bilatzeko...

HAU irakurri

HEMEN irakurrita


Joan den astean

liburutegiko tailerretako lanak banatzen hasi nintzenez, tailerretako blogak eguneratzen egon naiz.
4.mailakoek egindako lana ikusi nahi baduzue, hona hemen haien bloga:

[+/-]

Bihotz Bihotzetik Ikastolari agur esaten diot!

[+/-]

Udarako gomendatutako liburuen zerrenda

[+/-]

Maurice Sendak

[+/-]

Eskola Publikoaren Alde

[+/-]

Scratch Eguna 2012

[+/-]

ACEXeko Kultur astea martxan dago!!!

[+/-]

[+/-]

Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina

[+/-]

ELKAR_ren lehiaketa

[+/-]

Las Letras en el Arte

[+/-]

Liburutegian aurkituko dituzue!!!

[+/-]

Gaur, bereziki, 3.mailakoek...

[+/-]

Ipuin Borobilak

[+/-]

Nire Aita_ren liburuarekin egindakoa (4 eta 5 urteko umeekin)

[+/-]

Beldurtiak zarete?

[+/-]

Aitaren Eguna

[+/-]

1.mailakoek

[+/-]

3.mailakoen 3.taldea liburutegira etortzen hasi da

[+/-]

LH1 Liburutegian (azken eguna)

[+/-]

Fisikarekin ere ausartzen gara!

[+/-]

Beste liburu polit bat liburutegian daukagu

[+/-]

HH4 liburutegian 10/03/06

[+/-]

Nola dastatu ilargia?, Klasiko bat

[+/-]

LH1 Liburutegian

[+/-]

Where's my baby?

[+/-]

Liburu Berriak 12/03/01

[+/-]

Krokodila eta Sagutxoa

[+/-]

Untxinto Txuria

[+/-]

Liburu Berriak 12/02/23

[+/-]

LH3 liburutegian

[+/-]

Liburu Berriak /12/02/14

[+/-]

Untxitxo Txuria

[+/-]

LH1 liburutegian 12/02/14

[+/-]

HH4 liburutegian 12/02/13

[+/-]

HH5 liburutegian 12/02/13

[+/-]

2.mailakoak liburutegian

[+/-]

3.mailakoak liburutegian

[+/-]

1.mailakoak liburutegian

[+/-]

Doña Karmenen ipuina

[+/-]

Wiki berri bat

[+/-]

Arbela Digitala

[+/-]

Beldur zara?

[+/-]

Kezkamuxelak

[+/-]

3.mailakoak

[+/-]

Liburu Berriak

[+/-]

UMEEN LANA

[+/-]

Azken liburuak

[+/-]

Liburutegira etortzen bazarete...

[+/-]

Google_an hobeto bilatzeko...

[+/-]

Joan den astean

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template