2011/02/27

Zein ondo egin zuten!!!

Joan de asteazkenean oso ekintza berezia gertatu zen liburutegian. Irenek eta Sarak, liburutegiko laguntzaileak, Kamishibai_ren bitartez, haiek aukeratutako ipuin bat kontatu zien 5 urteko umeei. Oso ondo prestatu zuten dena: ipuina landu, musika aukeratu, umeei egiteko galderak prestatu eta ipuina kontatu ondoren,egiteko jarduerak batzuk aukeratu. Oso lan ederra, benetan eta ni oso zoriontsu sentitu nintzen!!

2011/02/22

Nahiko da!

Etiketak apurtu behar ditugu!


EducaconTICen bidez ezagutu dut bideo hau eta zoragarria iruditu zait, benetan!

2011/02/20

5 urtekoak liburutegian

Notebook sofwarekin egindako jarduera hau egin zuten 5 urtekoek joan den ostiralean. Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa_arekin lanean gaude. Ariketa honetan, animalia bakoitza bere kakarekin bikotekatu behar zuten.
Hemen, argazkiak eta bideoak dituzue:

Nahiz eta oraindik eguerdiko tailerra ez amaitu,


Hau da orain arte 2.mailakoek egindako lana. Bikain, ezta?

2011/02/15

Asmatu ze animalia den! (5 urtekoak)

"Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxo"_aren liburuan agertzen den animalia bat da!

2011/02/10

2.mailakoak

Batzutan hau aurkitzen duzu: umeak elkartzen dira eta haiek bakarrik antolatzen dute egin behar duten lana. Polita, ezta?

4 urtekoak liburutegian (2.eguna)

Hasten gara elkarrekin eta bakoitzak berea egiten amaitzen dugu!

2011/02/09

4 urtekoak (lehenengo egunean)

eta haien izenak idazterakoan gurpilean dauden kolore desberdinak erabili zituten!

2011/02/04

PDI_rekin egindako jarduera batzuk

Bigarren mailakoek Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan liburua entzun eta gero, ume bakoitzak animalia bat aukeratzen du antzezlana egiteko.


5 urtekoek Krokoren lagunak ezagutu zituzten aurreko astea.Gaur asmatu behar izan dute zein animalia agertuko zen orri bakoitzean. Asmatu eta gero, izenak idatzi dituzte.

4 urtekoak, lehenengo eguna liburutegian. Hitzak soberan daude! :-)

2011/02/02

Doña Karmen ipuinarekin egindako ekintza

Lehenengo mailako umeek filme bat egin zuten joan den asteartean photoStory izeneko programarekin. Prozesu osoa egin zuten: argazkiak sartu, animalien izenak idatzi, animalien soinuak grabatu, grabaketak filmean txertatu. Hori dena egiteko gure PDI erabili zuten. Ikusi behar da zein ondo maneiatzen duten arbel digitala. Badakite idazteko tresna ateratzen, letra handiak eta txikiak erabiltzen, azpimarratzen txarto dagoena ezabatzeko,... .
Ez galdu argazkiak eta bideoa!
ARGAZKIAK


BIDEOA


Ikusi nahi duzu haiek egindako bideoa?

Etor zaitez liburutegira!

jolastera eta ondo pasatzera!! Asteartero, jolastoki orduan, liburutegia irekita dago joan den ikasturtean ailegatu ziren eta aurten bidali dizkiguten mahai jolasekin jolasteko!!! Bakarrik baldintza bat dago: jolastu ondoren, batu dena! :-)

José Ignacio gurekin egon zen

Ostiralean, José Ignacio Royo, Ingeniaritza eskolako matematika irakaslea liburutegira etorri zen papiroflexia egiteko umeekin. 3 laurden egon zen 6.mailako talde bakoitzarekin. 3 figura egin zituzten umeek bere laguntzarekin. Denbora oso azkar joan zitzaigun oso ondo pasatu genuelako.
Ekintza hau orain liburutegian daukagun erakusketarekin lotuta dago. Unibertsitateko irakasle batzuek matematika bultzatzeko liburutegietako bidea hartu dute. Hau dela eta, mahai jolasak, liburuak eta erakusketak ditugu liburutegian ondo pasatzeko eta ikasteko.



ERAKUSKETAREN GIDA

Joan den ikarturtea, ikastolako umeek blog hau egin zuten:

[+/-]

Zein ondo egin zuten!!!

[+/-]

Nahiko da!

[+/-]

5 urtekoak liburutegian

[+/-]

Nahiz eta oraindik eguerdiko tailerra ez amaitu,

[+/-]

Asmatu ze animalia den! (5 urtekoak)

[+/-]

2.mailakoak

[+/-]

4 urtekoak liburutegian (2.eguna)

[+/-]

4 urtekoak (lehenengo egunean)

[+/-]

PDI_rekin egindako jarduera batzuk

[+/-]

Doña Karmen ipuinarekin egindako ekintza

[+/-]

Etor zaitez liburutegira!

[+/-]

José Ignacio gurekin egon zen

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template