ospatuko dugu gaur liburutegian.
Ni naiz mundua
Ni naiz mundua, eta mundua ni naiz
zer nahi huraxe bainaiz
neure liburuaren bidez
Hitzek eta irudiek, hitz lauz edo bertsotan,
gertura naramate, eta urrun aldi berean
Sultanen eta urrearen lurraldean
milaka istorio daude ipuinetan;
alfonbra hegalariez, kriselu miresgarriez...
Jeinuek, demonioek eta sinbadek
beren sekretuak dizkiote Xerezaderi.
orrialde bakoitzean hitz bakoitzarekin
espazioan eta denboran zehar noa bidaian.
Eta fantasiaren hego gainean
dabil nire gogoa
lehorrean eta itsasoan.
Gehiago irakurri ahala, hobeto ulertzen dut
beti nagoela nire liburuarekin
konpainia onean
Hani D. El Masri
Gaur goizean 4 urtekoekin kontratu bat sinatu dugu:
- Liburuekin ondo pasatuko dugu!.
- Gurasoei liburuak irakurtzeko eskatuko diegu.
1.mailakoekin "Animalia guztiak ez dira urdinak" liburua irakurri dugu. Orri bakoitzean animalia batzuk agertzen dira. Umeak arbelera atera ahala, animalia bati buruzko esaldi bat irakurtzen diet. E-beamek duen arkatzarekin umeek senalatu egin behar zuten zein zen animalia.
Ekintzarekin amaitu ondoren, taldeak arbela digitalarekin argazki bat atera nahi izan du "arbela digitala" esanez!!!
1 Iruzkinak:
USTAUSAIT
NARASIAEGINDUT
IRUNE
Publicar un comentario