Liburuak oso ondo zainduko dituztelaren konpromizoa sinatu zuten lehenengo eta bigarren mailakoek ete oraindik, oso ondo betetzen ari direla esan dezaket.
3.4.5. eta 6.mailakoekin, ikasturte hasieran, liburutegiko arauak adoztatzen, udan irakurritako liburuei buruz hiz egiten eta liburutegirako liburuen eskariak egiten egon ginen.
Motxila Ibiltariak haien bidaiak egiten hasi dira. 4. eta 6. mailako umeen familien artean mugitzen dira. Motxila bakoitzean dauden izenburuak ikusi nahi badituzu, egizu klik motxilen irudiaren gainean.
Orain dela aste bat tailerrak hasi ziren. 220 umek izena eman dute tailerretan parte hartzeko. Umeen zerrendak ikastolako zutabeetan jarri nituen gurasoek ikus ditzaten. Taldeak horrela geratu dira:
* Saio horietan liburutegiko laguntzaileekin liburutegian nago. Laguntzaileak haien aurkezpenak Glogster_ren bidez egiten hasi dira. Laguntzaileei buruz post bat idatziko dut denbora izango dudanean.
**4. mailakoak ipuinak sortzen ari dira kamishibai-ren bitartez kontatzeko.
Aurten, 2. mailakoak, klase orduetan, liburutegira etorriko dira astean behin. Saio horietan bai mailegua, bai jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute. 1. mailakoak hamabostean behin etorriko dira.
Astelehenetan, arratsaldeko saioetan 2.mailakoei informatika tailerra ematen diet. Ekintza desberdinak egiteko ordenagailua erabiltzea da tailer honen helburua.
Urtero bezala, liburutegia, arratsaldean, 6ak arte zabalik egoten da.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario