Iluzio handiz espero zuten umeek Mariasun Landaren bizitaldia. Ongi pasatu zuten "El Invierno de la Cigarra Vanesa" liburuaren irakurketarekin eta Notebook tresnarekin egindako jarduerekin, eta idazlea ezagutu nahi zuten.
Mariasun oso pertsona atsegina da. Andereñoa izan zela nabaritzen da. Bere bizitzari buruz zenbait gauza kontatu zuen eta pazientzia osoarekin umeen galdereei erantzuna eman zien. Liburuak sinatu zituen eta azkenari musu bat eman zion.
Eta guk sorpresa bat geneukan berarentzat. Berak idatzitako ipuinean oinarrituta beste ipuin bat idatzi zuten umeek guztien artean. Talde batek testoa idatzi zuen eta besteak grabaketak egin zituen. Ilustrazioak nik egin nituen Margaritak Menéndez egindako marrazkietan zenbait aldaketak egiten :-)
Gurekin egon ondoren, Juan Ramón Jiménez eskolara joan zen eta irakurri dudan bezala, oso ondo pasatu zuten ere hango umeek berarekin!
Test
Hace 3 años
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario